Euskaraz
Noticias
30 de Junio de 2017
Egindako bidea aztertzeko garaia

Ikasturte amaiera ez da ibilbide xamurra izan inoiz. Ohikoa izaten da garai honetan, nekea albo batera utziz, esfortzu bat egitea urtean zehar gertaturiko gauza guztien artetik benetan merezi izan duena ulertzeko. Beste hitz batzuekin adieraziz: ikasturte amaiera une aproposa da ignaziotar azterketarekin ausartzeko.

Lagundiaren presentziaren bizitasuna hezurmamitu duten ehunka jarduerei begiratuz, gugan eta ingurukoengan utzi dituzten ondorioak atera behar ditugu. Horiek utzi duten aztarna antzeman behar dugu. Egiten ditugun gauza onengatik soilik balioetsiko bagenitu geure buruak, misioa curriculumaren distiraren neurriarekin epaitzen egongo ginateke. Baina balioesten duguna gure ekimen eta saiakeren atzean dagoen ontasuna balitz, orduan hobeto onartuko genuke Probintzia zerbitzurako sugarra dela. Funtsezkoa da horretaz konturatzea. Arima horrek geure porrotak onartzen lagundu gaitzakeelako ere. Beraz, urte amaiera on eta bedeinkatua izan dezazuela!

A. Francisco Jose Ruiz Perez SJ

Probintziala

Volver
Mensajero Facebook banner
Egunean eguneko Ebanjelioa 2017 InfoSJ Jesuitas.es Banner Rezando Voy Magis Radio Banner Ser Jesuita Espiritualidadignaciana
Inicio  -  Contacto  -  Web oficial de la Plataforma territorial de Loyola. Compañía de Jesús - 2017