Euskaraz
Noticias
01 de Febrero de 2018
Deustuko elkarte apostolikoaren topaketa

 

Otsailaren 1ean Loiolako Santutegian, Deustuko Unibertsitateko Elkarte Apostolikoaren topaketa egin zen. Elkarte apostolikoa erakunde bateko kideek erakundeari buruz Misioaren ikuspegitik gogoeta egiteko gunea da. Deustu bezalako erakunde handi batean, urteroko topaketa nagusi hau Fakultate eta Campuestan egiten diren beste batzuen osagarria da.

Jardunaldia hezkuntza arloan gaur egun ditugun erronkei eskainia egon zen eta Albert Florensa Ramon LLull unibertsitateko irakasle eta IQSko Etika eta Pentsamendu Kristaurako Katedraren fundatzaileak parte hartu zuen. Albertek duen munduarekiko ikuspegi kritikoa, eta baita bere komunikatzaile dohainak ere, ezagunak ziren askorentzat, UNIJESek antolatzen dituen trebakuntza ikastaroetan parte hartzen duelako.

Bere azalpenak bi zati izan zituen. Goizean munduaren egoerari begirada zorrotza eman zion: desberdintasunak, abiadura zoroa, lehiakortasuna... Arratsaldeko solasaldian unibertsitatean errealitate horri eman beharreko erantzuna hartu zuen mintzagai: errealitatearekin topo egitetik sortua; helburuei buruz hausnartuz, justiziaren zentzu sakona azpimarratuz, bihotzetik igarotzen den arrazoia erabiliz…

Egunean zehar talde txikitan zein areto nagusian guztiok elkarrekin lan egiteko aukera izan genuen. Solasaldietan, gaur egungo logika instrumentalak justizia edo fedearen logikekin sortzen dituen tentsioak azaleratu ziren. Erabilgarritasunarekin edo etekinarekin zerikusirik ez duten jarduera eta eginahalak «alferrikakoak» balira bezala ulertzen ditu ikuspegi nagusiak.

Sarrerako agurrean, Jose Maria Guibert SJ errektoreak «barneak mugiaraziko dizkigun eguna» izan zedila eskatu zuen. Helburu hori bermaturik zegoen Albertekin: nagusi den arrazionaltasunaren arabera «denbora galtzea» omen diren hainbat gauza zeregin premiazkoenak izan daitezkeela gogorarazi zigun aurtengo elkarte apostolikoak, maila pertsonalean zein instituzionalean. Albertek gonbitea egin zigun horretaz konturatu eta «zirrikitu» guztiez baliatzeko (gizarte mailan, erakundean eta nork bere bizitzan) korrontearen kontra joango diren eremuak zabaltzeko: pertsona, elkarbanatzea, justizia, eta eskaintza ardatz hartuko dituen eremuak.

CASTELLANO

Volver
Agenda Facebook banner TwitterSuperberria Mensajero Egunean eguneko Ebanjelioa 2018 InfoSJ Jesuitas.es Banner Rezando Voy Magis Radio Banner Ser Jesuita Espiritualidadignaciana
Inicio  -  Contacto  -  Web oficial de la Plataforma territorial de Loyola. Compañía de Jesús - 2018